Molotoff Irratia txosna 2001

AZALPENA

Urte honetan, aldizkari formatoan kaleratu genuen egitaraua. Diseinu oso dotorea prestatu zigun irratiko lagun batek (izena ez dut orain gogoan, sentitzen det). Hautsez betetako kutxa horietako batean gordeta izango degu eta aurkitzean, digitalizatu eta webean jarriko degu. 

Horrela aurkeztu genuen 2001eko txosnaren egitaraua.: 

MOLOTOFF IRRATIKO TXOZNA 
SAN JUANAK 2001 PROGRAMAZIOA 

Azken urteotan bezala aurten ere Molotoff Irratiak/ Hernaniko Ahotsak garrantzi berezia eman nahi dio txoznetako eskeintza musikalarari. Horretarako, gauero, dantza musika desberdinetaz gozatzeko aukera izango dugu Euskal Herriko diska jartzaile eta musika aditu desberdinen eskutik. Hona hemen aurtengo egitaraua: 

OSTIRALA 22 FREESTYLE GAUA (Estilo Librean) 

23:00-02:00: 
Selektah Kolektiboko Zigor "DZ" biniloekin duen trebezia erakutsiko digu. Berak jarritako baseen gainean Euskal Herri osotik iritsitako hainbat MC (hip-hop abeslariak) izango dira lehiaketan. Inprobisazio hutsa. 

02:00: 
Musika beltzaren barruan dauden musika estiloekin dantzatzeko aukera ARITZ "SOUND SYSTEM" -en eskutik. 

LARUNBATA 23
Musika aukeraketa Musika estiloa 
ION Break-Funk-House 
DADDY JEFF Hip-Hop, funk 
MR. SNOID Techno-Breakbeat 
SIR Hip-Hop 


IGANDEA 24 
Musika aukeraketa Musika estiloa 
ARITZ "SOUND SYSTEM" Ragga-funk-disco-breakbeat-house beltza 

Molotoff irratiko txosnan giro berezia sortzen zen :-)


ASTELEHENA 25 
Musika aukeraketa Musika estiloa 
ARTZAI House-breaks-brasil 
DJ PREST Breakbeat, house, funk 
TXEESE House 


ASTEARTEA 26 
Musika aukeraketa Musika estiloa 
DJ TALO Etno-Tekno 
ARITZ "SOUND SYSTEM" Ragga-funk-disco-breakbeat-house beltza 


ASTEAZKENA 27 
"KOKTEL MOLOTOFF" GAUA 

Irratiko saio desberdinetako partaideek egingo dute musika aukeraketa. Saioak: 24:00etan GATZA (Salsa), 01:00etan AFONIA (punk), 02:00etan AKURI JAUNA (sikodelia), 03:00etan RASSKLAT (Reggae) eta 04:00etan N & N (House)

 

---
ALDIZKARI FORMATOKO EGITARAU AURKEZPENA 
Egitarauarekin batera, aldizkaria barruan, egitarauan parte hartu behar zuten artixta guztien informazio zehatza irakur zitekeen. Hauxe: 

WANTED DREAD OR ALIVE 
EKAINAK 22-tik 27-ra EUSKAL HERRIKO DISKA JARTZAILE ARRISKUTSUENEN BILTZARRA HERNANIN 


Hona hemen Euskal Herriko diska jartzaile arriskutsu eta bilatuenak. Egunez jende arrunta dirudien arren nahasketa mahaiaren aurrean jarri bezain pronto gaizkile maltzur eta gupidagabe bihurtzen dira. Antolatzen dituzten festa "tranpa" horietako batera joan eta zureak egin du, konortea galdu arte dantzan edukiko zaituzte. Era guztietako tresna, aparailu eta musika estilo erabiltzen dute horretarako. Hauxe bakoitzaren fitxa poliziala: 

ARITZ "SOUND SYSTEM" 
Kingston hiriburuko ghettoetan musikalki hezia, EEBBetako eta Ingaleterrako auzo beltz txiroekin konexio zuzenak ditu eta bertan sortutako erritmo eta doinuak mundu osora trapitxeatzeko prest dago beti. Musika estilo desberdinetara moldatzeko duen aparteko gaitasunagaitik ezaguna. Arma gogokoenak: Ragga, Dub, Breakbeat, Funk, Soul, House, Brasil... 

DJ TALO 
Munduko musiketan aditua. Afrika, Asia eta Hego Ameriketako ghettoetan hezia. Etno-Tekno beldurgarriaren sortzailea. Izaera aldakorrekoa, ron kubatar iraultzailearen eraginpean ezegonkortasun sikiko haundikoa. Egoera horretan runba eta balkanetako txarangak erabiltzen ditu entzule gaixoa erasotzeko. "Kalashnikov"a da bere arma sekretua nahiz eta azken aldian tekno-bonbo-metralleta erabiltzen duen. Oso arriskutsua. 

MR. SNOID 
Skinhead arriskutsuenen estetikarekin breakbeat eta technoaren arteko nahasketan maixu da. Errusiako mafiarekin harreman estuak ditu eta Xauen herriko seme kuttun izendatu dute. Huula-Hoop kolektiboko kidea. 

SIR 
Hip-Hop kapo haundia. Euskal Herriko hip-hop komunitatearen aita-ordea eta estatuko rapero arriskutsu eta mingain zikin guztiekin harreman estuak dituena. Grafitiaren artean maixu da, arrastoa usten duen horietakoa. Arma gogokoenak esprai lokartzaileak eta biniloa. Huula-Hoop kolektiboko kidea. 

SEBAS 
Gaztetxoenen terrorea. Entzulegoa house-breaks-brasil erritmoekin zorabiatu ostean jendeartean infiltratu eta biniloekin erakusten ez duen abileziaz mugitzen ditu eskuak. Kontuz diru-zorroekin. Donostiako niu-surferoen estetika duen arren ez dirudi harremana benetazkoa denik. 

DJ PREST 
Musika munduko dinosaurioa. Euskal Herriko punk-rock-hardcore talderik arriskutsueneko partaide izandakoa techno dantzarien bandora pasa da orain. Txaketero hutsa. Jende artean ganja potentearen ke artean izkutatzea du gustoko. Arma sekretua. Gerri dantza hipnotikoa. 

DJ ZULLE 
Dj Prest bezala aurrekari musikal arriskutsuko pertsonaia da. Ezegonkortasun sikologiko larria du. Inork jasan ezin dituen erritmo elektroniko sikodelikoetan aditua. Ezin jakin zer musika estiloekin erasotuko duen une bakoitzean. Bere biktima-entzuleekin inolako gupidarik ez izateagaitik famatua. 

Testua: Aritz Sound System.
-----
Hernaniko txosna gunean, hainbat txosna jarri izan dira urtero. Txosnen gune hori kudeatzeko txosna batzordea biltzen zen urtero eta gure arteko funtzionamendua adosteaz gain, egitarau konpartitua ere antolatzen genuen (hainbat tabernarien laguntzarekin). 

TXOSNA bATZORDEKO 2001eko EGITARAUA 

HERNANIKO TXOZNA BATZORDEA 
SAN JUAN JAIAK 2001 


Kaixo guztioi! Zer moduz? 
Jarraian Hernaniko Txozna Batzordeak Hernaniko tabernarien laguntzaz aurtengo jaietarako prestatu duen ekitaldien egitaraua bidaltzen dizuegu. Zuen komunikabidean egoki deritzozuen moduan ekitaldi hauen berri ematea asko eskertuko genizueke. Edozein galdera edo zalantza izanez gero jarri gurekin harremanetan: 


Egitaraua: 

EKAINAK 22, OSTIRALA 

19:00: AEKalejira. Triki-poteoa, kalejira eginez herriko trikitilariez lagunduta. 

21:00: ELEKTROTUNA. Kalez kale eta tabernaz taberna ibiliko dira giroa animatuz. 

22:30: KONTZERTUA. Ezkiaga pasealekuko kioskoan. 

Taldeak: SUTURA 
SPLIT 77
 

24:00: ESTILO LIBREAN. MC (Hip-Hop, ragga) abeslarien lehiaketa irekia Molotoff Irratiko txozna ondoko eszenatokian. 

Biniloetan: Zigor "DZ" 
Abeslariak: Daddy Jeff, Raul "Black Jico", Molte MC... 

*Azken ekitaldi honi buruzko xehetasun gehiago Molotoff Irratiko egitarauaren orrialdean (jarraian datorrena). 

Antolatzaileak: 
HERNANIKO TXOZNA BATZORDEA eta TABERNARIAK